Haurrentzat Aiete

Erre Produkzioaren «Grimm anaien parkea»

Bi kale-garbitzailek Grimm anaiei eskainitako parke bat garbitu behar dute, eta Txanogorritxo, Errauskine eta beste sartzen zaizkie bizitzan. Doan.

Bazen behin bi kale-garbitzaile, mende bat baino gehiago itxita egon den eta berriro inauguratzear dagoen parke bat garbitu behar dutenak. Ez dakitena da parkea Grimm anaien omenez eraiki zela, eta haien ipuinetako pertsonaiak —Txanogorritxo, Errauskine, Hansel eta Gretel, Rapunzel, Loti Ederra, Edurnezuri— bizitzan sartuko zaizkiela.

Erre Produkzioaren keinuzko antzerki ikuskizuna da, euskaraz eta denontzat. Doan da, baina gonbidapena behar da.

Lana

  • Emanaldia: urriaren 31, larunbata, 17:00etan.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Adina: denontzat.
  • Konpainia: Erre Produkzioak.
  • Gonbidapenak: emanaldiaren bezperan 16:00etatik aurrera, Donostia Kulturaren webgunean (fitxako erreserba-botoiarekin, automatikoki aktibatzen dena) eta kultur etxeetan, Loiolakoan izan ezik. Gehienez lau gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Non dagoen