Haurrentzat Aiete Aieteko Jaiak

«Superheroiak», kale antzerkia Aieteko jaietan

Bi superheroi, atrapameteorito bat eta asmo txarreko bilau bat. Kale antzerkia doan Otxanda plazan.

Plazara iristen dena zero puntuan dago, meteorito bat eroriko den leku zehatzean. Zorionez, Alf superheroia eta Lei superheroia hiria zaintzen ari dira, eta atrapameteoritoak jarri dituzte. Baina Doctor Niebla bilauak agertu eta hura suntsitzeko mehatxua egin du, eta agian superheroiek ikusleren baten laguntza beharko dute.

Erre Produkzioaren kale antzerkia da, Aieteko jaien barruan, eta doakoa da. Jai egitarauaren arabera, euria eginez gero kultur etxean izango da.

Lana

  • Emanaldia: irailaren 19an, larunbatean, 18:00etan, Otxanda plazan.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Adina: publiko guztientzat.
  • Konpainia: Erre Produkzioak.