Virginia Imaz eta Oihulari Klownen «Akelarre»
Sorgin-ikastun batek akelarre inprobisatu batera gonbidatzen ditu ikusleak. Klowna gazte eta helduentzat.
Virginia Imaz Pauxa da, ikusleak akelarre inprobisatu batera gonbidatzen dituen sorgin-ikastuna. Kontatu digutenarekin zerikusirik ez, dio: sorginak jendea dira, eta jendearen artean bezala denetarik dago, onak eta txarrak, eskuzabalak eta zekenak, sozialak eta antisozialak; hori bai, beti zaharrak eta jakintsuak.
Oihulari Klown konpainiaren klown parodia da, gazte eta helduentzat. Jolasaren eta Pauxaren gogoeta zoroen atzean, sorginaren estereotipoaren berrikuspena dago: pertsonaia arinkeriaz hartzeak nola estali dituen feminizidio historikoa eta etengabea den emakumeen aurkako indarkeria.
Lana
- Emanaldia: urriaren 31, larunbata, 19:30ean.
- Hizkuntza: gaztelania.
- Iraupena: 80 minutu.
- Publikoa: gazteak eta helduak.
- Konpainia: Oihulari Klown, Virginia Imazekin.