ButacaZero konpainiaren «Melón pelado»
Ahozko narrazioa, antzerki dokumentala eta objektu-antzerkia, Gerra Zibilean milaka emakumeri egin zitzaiena kontatzeko.
Bi titiriterek kutxa zahar bat irekitzen dute, edozein ganbaratan egon daitekeen horietako bat, guk jakin gabe. Barruan ez da amonen baxera agertzen, Gerra Zibilean ilea moztu zieten milaka emakumeren istorio isildua baizik.
ButacaZero konpainiak bidaia esperpentiko bat proposatzen du «Melón pelado» lanean, ahozko narrazioaren, antzerki dokumentalaren eta objektu-antzerkiaren artean: berriro ganbara batean gorde behar ez litzatekeen istorioa.
Lana
- Emanaldia: urriaren 31, larunbata, 19:30ean.
- Hizkuntza: gaztelania.
- Lengoaia: ahozko narrazioa, antzerki dokumentala eta objektu-antzerkia.
- Konpainia: ButacaZero.