Haurrentzat Egia

Txema Muñozen «Gota»

Euria desagertu da eta ontzi batek irudizko tantak biltzen ditu: agertzen diren kikarak, txanpon urduriak eta mahuketatik ateratzen diren koilarak.

Hodeiz egindako sabai baten azpian, kalean, ontzi batek zerutik erortzen ez den ura biltzen du: euria desagertu da, eta haren oroitzapena besterik ez da geratzen. Abiapuntu horrekin, Txema Muñozek fikzioa eta magia nahasten ditu, antzerki-engainuen etengabeko tanta-jarioan.

Irudizko tantak ustekabeen erritmo bihurtzen dira, irudimenezko eta fantasiazko koreografia bat, absurdoarekin jolasten duena: bat-batean agertzen den kikara bat, poltsikoetan txin-txin dabiltzan txanpon urduriak eta mahuketatik etengabe ateratzen diren koilarak.

Lana

  • Generoa: haur-antzerkia.
  • Emanaldia: abenduaren 28a, astelehena, 17:30ean.
  • Iraupena: 40 minutu.
  • Adin gomendatua: 5 urtetik aurrera.
  • Zuzendaritza: Leandre Ribera.
  • Sorkuntza: Yves Sheriff.
  • Musika: Lluis Alba.

Non dagoen