«Intxaur-hauskailua», Tchaikovsky National Ballet
Hoffmannen Gabonetako ipuina Txaikovskiren musikarekin, jantzi eta dekoratu ikusgarriko ekoizpen klasiko batean.
Tchaikovsky National Balletek Txaikovskiren ballet ezagunenetako bat ekarriko du Kursaalera, Lev Ivanoven jatorrizko koreografiarekin. Gabonetako alegia bat da, galdutako haurtzaroaren irrikaz eta helduen errealitatearen eta haurren ametsen munduaren arteko talkaz ari dena, eta inozentzia, barne-edertasuna eta ausardia ditu ardatz.
Libretoa Marius Petiparena da, Alexandre Dumasen testu batean oinarritua; Dumasek, berriz, E.T.A. Hoffmannen Intxaur-hauskailua eta sagu-erregea ipuina hartu zuen abiapuntu. Konpainiak ballet klasikoaren alde egiten du, birrirakurketarik gabe: jantzi eta dekoratu ikusgarriak, lerro garbiak eta koreografia soilak.
Lana
- Emanaldia: abenduaren 28a, astelehena, 20:00etan.
- Musika: Piotr Ilitx Txaikovski.
- Koreografia: Lev Ivanov.
- Libretoa: Marius Petipa.
- Iraupena: 2 ordu.
- Eragilea: JPN Concerts.