Haurrentzat Tabakalera

Ponten Pieren «Bajau»

Arrain izan nahiko luketen bi anai-arreba, emanaldiaren zati handi bat uretan. Hitzik gabe eta familia osoarentzat.

Bajauak Asiako hego-ekialdeko herri bat dira, belaunaldiz belaunaldi itsasotik bizi dena eta sakonera handian urpekaritzan aritzera ohituta dagoena. Haiengandik hartu du izena Ponten Pie konpainiaren ikuskizunak, ideia sinple batetik abiatuta: ingurune likido batean bizi gara gure lehen zelula zatitzen denetik jaiotzen garen arte. Ez al litzateke normalagoa uretan geratzea?

Galdera hori egiten diote beren buruari istorioko bi anai-arrebek, arrain izan nahiko luketelako, edo antzeko zerbait; horregatik, emanaldiaren zati handi bat uretan edo oso bustita igarotzen dute. Efektu bisualak, mugimendua, urak eszenografian dituen ustekabeko erabilerak eta poesia asko: keinu- eta objektu-antzerkia da, istorioa hitzik gabe kontatzen duena. 2023ko Max Sarietan finalista izan zen, haur, gazte edo familientzako ikuskizun onenaren eta jantzi-diseinu onenaren sarietan.

Kutxa Fundazioaren Zir Zir Hara! zikloaren barruan dago.

Lana

  • Emanaldia: abenduaren 13a, igandea, 17:30etik 18:30era.
  • Publikoa: haurrak eta familiak.
  • Hizkuntza: testurik gabe.
  • Jatorrizko ideia, eszenografia eta zuzendaritza: Sergi Ots.
  • Sorkuntza: Sergi Ots eta Mariona Moya.
  • Aktoreak: Natàlia Méndez eta Borja Nieto.
  • Musika: Joel Condal eta Marcel Fabregat (Eslàstica).

Non dagoen