Haurrentzat Altza

Pontx Pailazoaren «Amatxi»

Umorea, maitasuna eta amatxi zaintzen duen pailazo bat; amatxi ere pailazo xamarra da. Euskaraz, 3 urtetik gora.

Amatxi zahartzen ari da eta erdi gaixo dago, eta Pontx laguntzera doa: etxeko lanetan eskua ematen dio, zaintzen du... Eta primeran ulertzen dira, amatxi ere pailazo xamarra delako. «Amatxi» Pontx Pailazoaren ikuskizun musikala da, eta umorea, maitasuna, belaunaldiz belaunaldiko transmisioa eta amatxiren berotasuna ditu ardatz.

Pontxek bezala, ikusleek ere badute zer ikasia amatxirengandik, eta garai moderno hauetan zerbait desikasteko ere bai.

Lana

  • Emanaldia: azaroaren 8an, igandea, 18:00etan, Larratxo Kultur Etxean.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Iraupena: 60 minutu.
  • Adina: 3 urtetik aurrera.

Non dagoen