Antzerkia eta dantza Gros

Ger: «Si la vida es un despropósito, nosotras también»

Biral bihurtu ziren sketch laburren «mamarrachismo» umorea, bi orduko ikuskizun batean.

Gerrek 28 urte ditu, eta 2020an hasi zen ezagun egiten, bere umorezko sketch laburrak biral bihurtu zirenean. Harrezkero telebistan eta antzerkian aritu da aktore, liburu bat argitaratu du, bi podcast aurkeztu ditu eta Espainia osoan zehar ibili da bere bakarrizketekin. Bere burua mocatriz deitzen du, eta bere umoreari izena ere jarri dio: mamarrachismoa.

LGTBIQ+ komunitateko kide den aldetik, estereotipoei eta aurreiritziei aurre egiten dieten proiektuetan parte hartzen du. «Si la vida es un despropósito, nosotras también» da Kursaaleko Ganbara aretora azaroaren 8an, igandean, ekarriko duen ikuskizuna.

Lana

  • Generoa: umore bakarrizketa.
  • Emanaldia: azaroaren 8a, igandea, 19:00etan.
  • Iraupena: 120 minutu.
  • Adin gomendatua: 16 urtetik gorakoentzat.
  • Hizkuntza: gaztelania.
  • Eragilea: ¿Cómo está Wally? Producciones y Management.

Non dagoen