Demode Quartet taldearen «Epa Txiki!»
Lau komiko bitxik ziur daude munduko musika guztia euskal folkloretik datorrela.
Lau komiko bitxi teoria bat frogatzen saiatuko dira: munduko musika estilo guztiak euskal folklorean sortu zirela. Eta inork ez badaki euskal kulturaren jatorria zein den, diote, horixe delako beste kultura guztien sorburua.
«Epa Txiki!» Demode Quartet taldearen haurrentzako musika ikuskizuna da: testu dibertigarriak, koreografiak, umorea eta betiko euskal kantu klasikoen bertsio «eroak», helduei ere keinu bat baino gehiago eginez.
Lana
- Hizkuntza: euskara.
- Iraupena: 50 minutu.
- Adina: denontzat.
- Emanaldia: azaroaren 28an, larunbatean, 17:30ean.
- Taldea: Demode Quartet.