Antzerkia eta dantza Alde Zaharra

Vidania Teatroren «7 urte»

Ordu batzuk falta dira poliziak lau bazkide iruzur fiskalagatik atxilotzeko. Nork hartuko du errua? Euskaraz.

Hiru gizon eta emakume bat beren bulegoan elkartzen dira, lan-orduetatik kanpo. Urteak daramatzate bazkide, baina ez da lagunarteko bilera: beldurrik handiena egia bihurtu da, eta ordu batzuen buruan polizia bulegora joango da laurak iruzur fiskalagatik atxilotzera. Bileran, haiekin batera, bitartekari bat dago.

Zergatik? Zer egin? Zenbat balio du 7 urte kartzelan pasatzeak? Nork hartuko du errua? Vidania Teatrok José Cabezaren testua dakar, Txiliku Arangurenek euskaratua eta Agurtzane Intxaurragak zuzendua.

Emanaldiak

  • Emanaldiak: azaroaren 28an, larunbata, 19:30ean, eta 29an, igandea, 19:00etan.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Iraupena: 85 minutu.
  • Interpreteak: Aitor Beltrán, Dorleta Urretabizkaia, Kandido Uranga, Jon Olivares eta Iñigo Gastesi.
  • Zuzendaritza, testu-egokitzapena eta gune eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga.
  • Egilea: José Cabeza. Itzulpena: Txiliku Aranguren.

Non dagoen