Dbus maratoian: autobusak doan 7:30etik 13:00etara eta desbideratzeak igandean, 22an
Azaroaren 22an, igandean, Zurich Maratoia korritzen den bitartean, Dbusen autobusak doan dira 7:30etik 13:00etara. 7:30etik 14:00etara, gutxi gorabehera, ia linea guztiek ibilbidea edo amaierako geltokia aldatzen dute, 21ak eta 31k ez dute zerbitzurik, eta Antiguok anezka bat izango du Errotaburutik. Boulevard larunbateko gauerdian itxiko da.
Azaroaren 22an, igandean, Zurich Maratoia korrituko da: 10K-a 8:15ean aterako da eta maratoia 9:00etan, Hernani kaletik, helmuga Boulevarden duela eta Amara, Anoeta, Kontxa, Antiguo eta Gros zeharkatzen dituen zirkuituarekin. Dbusek ibilbideak eta geltokiak aldatuko ditu 7:30etik 14:00etara, gutxi gorabehera, eta Boulevarden 17:00ak arte, helmuga desmuntatzen den bitartean.
7:30etik 13:00etara, Dbusen autobusak doan dira: bidaia lasterketaren antolatzaileek ordaintzen dute. Kanpoan geratzen dira 38 Trintxerpe-Altza-Molinao linea eta TB6 (Ulia) eta TB7 (Atotxaerreka-Itsasargiaren pasealekua) taxibusak. Antolatzaileen Racebookaren arabera, gero korrikalariek doan bidaiatzen jarraituko dute dortsala erakutsita, 14:30ak arte.
Garrantzitsuena:
- Zerbitzurik gabe: 21a 14:00ak arte (Mutualitateetarako, 26a edo 28a), 31a 14:30ak arte, 46a Askatasunaren hiribidearen eta Morlansen artean 14:00ak arte, eta 16a Boulevarden eta Ondarretaren artean; Igeldo Antiguorekin anezka batek lotuko du.
- Ekialdeko lineak (8, 13, 14 eta 29) Colón pasealekuraino baino ez dira iritsiko eta Pinudi-Mirakruzen amaituko dute; 41ak, Jaialain.
- Erdialdeko eta hegoaldeko lineek (5, 9, 25, 26, 28, 42 eta 46) Santa Katalina zubian amaituko dute, eta Aietekoek (18, 19 eta 23-32), Marianistetan.
- Antiguo Zumalakarregi eta Tolosa hiribideetako autobusik gabe geratuko da: lineak Saihesbidetik iritsiko dira Errotaburura, eta handik anezka bat aterako da.
Ordutegi guztiak gutxi gorabeherakoak dira.
Larunbat gauean, gautxoriak
Boulevard Legazpi kaletik itxiko da larunbateko, 21eko, 24:00etan, gaueko zerbitzua amaitu arte. Bere geltokiak lekualdatuko dira:
- B1 eta B8: Legazpi kalera.
- B2 eta B9: Gipuzkoa plazara (19 linearen geltokia).
- B3: Legazpi kalera, Peñafloridatik irtenda Hernani kalerantz.
- B4: Okendo 11ra, Peñafloridatik irtenda Hernani kalerantz.
- B6 eta B10: Gipuzkoa plazara (14 linearen geltokia), Idiakezetik irtenda Askatasunaren hiribiderantz.
Anezka Errotaburu eta Antiguo artean
Antiguo moztuta geratzen denez, anezka batek Errotabururekin lotuko du, desbideratutako lineak gelditzen diren lekuarekin (5, 24, 25, 27, 33, 35 eta 45):
- Antiguo alderantz: Errotaburutik aterako da, Lugaritzetik eta Meloditik igo, eta Pio Barojatik jaitsiko da Mikeleteetaraino, kale horietako geltoki guztietan geldituz.
- Errotaburu alderantz: Mikeleteetatik, Matia kaletik, Benta Berri plazatik, R. M. Azkuetik, Zarautz hiribidetik eta Amerika plazatik. Matian, R. M. Azkuen, Zarautz hiribidean eta Errotaburun geldituko da.
Linea banaka
5 Benta Berri
- 8:00ak arte: Okendo 5ean amaituko du; ez da Boulevard 17an geldituko.
- 8:00etatik 14:00etara: Santa Katalina zubian amaituko du eta ez da Antiguon sartuko: auzoan mugitzeko, anezka Errotaburutik. Erdialderantz ez da geldituko Tolosa eta Zumalakarregi hiribideetan, Esklabetan, Ondarretan, Zubieta plazan, Askatasunaren hiribidea 31n, Okendo 5ean ezta Boulevard 17an ere; Foruetan eta zubian geldituko da. Antiguo alderantz zubitik aterako da eta Errotaburun amaituko du; ez da geldituko Urbieta 20an, Zubieta-San Martinen, Matian, Benta Berri plazan, R. M. Azkuen ezta Zarautz hiribidean ere.
8 Gros-Intxaurrondo eta 29 Hego Intxaurrondo
- Erdialderantz Colón pasealekuraino baino ez dira iritsiko eta Pinudi-Mirakruz 14an amaituko dute. Ez dira geldituko Kursaalen, Askatasunaren hiribidea 6an ezta Boulevard 15ean ere.
- Intxaurrondo alderantz Pinudi-Mirakruzetik aterako dira. 8ak 31 linearen geltokiak egingo ditu Mirakruzen Jaialaiko tuneleraino: Iparragirre, Zurriola, Groseko anbulatorioa eta Nafarroa hiribidea 34 Mirakruzera eramango dira. Bietako bat ere ez da geldituko Boulevard 15ean ezta Askatasunaren hiribidea 15 eta 19an ere.
9 Egia-Intxaurrondo eta 42 Aldapa-Egia
- Santa Katalina zubian amaituko dute, Okendo 18an beharrean. Erdialderantz, 9a ez da geldituko Euskadi plazan ezta Askatasunaren hiribidea 6an ere, eta 42a Colón pasealekutik Frantzia pasealekura, Maria Kristina zubira eta Foruetara joango da. Egia eta Aldapa alderantz ez dira geldituko Okendo 18an ezta Askatasunaren hiribidea 7an ere.
13 Altza eta 14 Bidebieta
- 13a, 8:00ak arte: Gipuzkoa plazan amaituko du (14 linearen geltokia); Boulevard 3 eta Askatasunaren hiribidea 21 Gipuzkoa plazara eta Askatasunaren hiribidea 7ra eramango dira.
- 8:00etatik aurrera (14a, egun osoan): erdialderantz Colón pasealekuraino baino ez dira iritsiko eta Pinudi-Mirakruzen amaituko dute (13ak, 16an). 13a ez da geldituko Jesuitetan, Mariaren Bihotzan, Kursaalen, Boulevard 3an ezta Askatasunaren hiribidea 21ean ere; 14a, Kursaalen, Gipuzkoa plazan ezta Askatasunaren hiribidea 7an ere. Altza eta Bidebieta alderantz, ohiko ibilbidea Pinudi-Mirakruzetik.
16 Igeldo
- Zerbitzurik ez Boulevarden eta Ondarretaren artean, eta Sanserreka autobusik gabe geratuko da.
- Anezka Igeldo eta Antiguo artean, 30 minuturo: Satrustegi II geltokitik (Eceiza), 8:45etik aurrera, xx:15ean eta xx:45ean; kanpinetik, 9:00etatik aurrera, xx:00etan eta xx:30ean.
- Erdialdearen eta Pio Baroja-Antiguoren artean, 18a, egun horretan ibilbidea aldatuta.
17 Gros-Amara-Miramon
- Gros alderantz, 7:30etik 10:00etara: Donostia Ospitalea II geltokitik (Arantzazu eraikinaren ate nagusia) buelta emango du eta Martuteneko bidetik eta Urumeako autobiatik jaitsiko da Bizkaia pasealekura, Gernikako Arbolara eta Foruetara; Mirakruzetik igoko da (13 linearen geltokiak) Fernando Sasiaineraino, kotxetegi zaharretan buelta emango du eta Ategorrieta 41ean amaituko du. Ez da geldituko Txiskuenen, Begiristain IIn, Madril hiribidea 17 eta 3an, Antso Jakituna 33an, Iparragirren, Zurriolan, Groseko anbulatorioan ezta Nafarroa hiribidea 34an ere.
- Gros alderantz, 10:00etatik 14:00etara: Donostia Ospitalea IItik Martutenera jaitsiko da eta Urumeako bidetik Pio XII parkera iritsiko da (behin-behineko geltokia); Antso Jakitunetik, Bizkaia pasealekutik, Foruetatik eta Mirakruzetik jarraituko du Ategorrieta 41eraino. Ez da geldituko Txiskuenen, Begiristain IIn, Madril hiribidea 17 eta 3an, Iparragirren, Zurriolan, Groseko anbulatorioan ezta Nafarroa hiribidea 34an ere.
- Amara eta Ospitaleak alderantz, 7:30etik 10:00etara: Frantzia pasealekutik (geldialdia Iparraldeko geltokian), F. G. Lorcatik eta Aldunaenetik (37 linearen geltokia), eta Saihesbidetik Martutenera eta Ospitaleetara. Ez da geldituko Bilbo plazan, Mendeurrenean, Antso Jakituna 12 eta 28an, Madril hiribidea 14an, Anoetan, Begiristain In ezta Lorearten ere; Donostia Ospitalea In geldituko da.
- Amara eta Ospitaleak alderantz, 10:00etatik 14:00etara: Iparraldeko geltokitik F. G. Lorcatik autobus geltoki zaharrera (behin-behineko zutoina), Madril hiribidera, Isabel IIra eta Irun plazara, eta Urumeako autobiatik Ospitaleetara. Ez da geldituko Bilbo plazan, Mendeurrenean, Antso Jakituna 12 eta 28an, Anoetan, Begiristain In ezta Lorearten ere.
18 Seminarioa eta 19 Aiete-Bera Bera
- Marianistetan amaituko dute, eta Lizarra eta Aldapetaren arteko bidegurutzean emango dute buelta.
- 18a, erdialderantz, Mikeleteetatik Pio Barojatik, Meloditik eta Lazkano pasealekutik igoko da eta Aldapetatik jaitsiko da; ez da geldituko Zubieta plazan, Askatasunaren hiribidea 31n, Okendon ezta Gipuzkoa plazan ere. Seminario alderantz Aldapetatik eta Lazkanotik igoko da eta Pio Barojatik jaitsiko da (16 linearen geltokiak) Mikeleteetaraino; ez da geldituko Gipuzkoa plazan, Urbieta 6an ezta Zubieta-San Martinen ere.
- 19a, erdialderantz, ez da geldituko Easo 27an, Okendon ezta Gipuzkoa plazan ere; Aiete alderantz, ezta Gipuzkoa plazan, Urbieta 6an, Larramendin ezta Lizarran ere.
21 Amara-Mutualitateak
- Zerbitzurik ez 14:00ak arte, gutxi gorabehera. Gune horretarako, 26a edo 28a.
23 Errondo-Puio eta 32 Puio-Errondo
- Bidaia guztiak 32a bezala egingo dira. Errondo alderantz Marianistetatik aterako dira, La Cumbrera igo eta Lazkano pasealekutik eta Amararako bidetik Katalina Eleizegitik eta Puiotik igoko dira San Joan Jainkoarenera arte; ez dira geldituko San Bartolome 3an, Mendeurrenean, Pio XIIn ezta Errondo pasealekuan ere.
- Erdialderantz Errondo Gainetik, Borrototik, Etxaditik eta Aieteko pasealekutik itzuliko dira La Cumbreraino, eta Aldapetatik jaitsiko dira Marianistetara; ez dira geldituko Errondo Barkaiztegin, Colladon, Antso Jakitunan, Easo plazan ezta San Bartolome 3an ere. Katalina Eleizegi 1, 13 eta 25eko geltokiak Katalina Eleizegi 2, 34 eta 48ra eramango dira.
24 Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo
- Antiguo alderantz: Jesuitak eta Mariaren Bihotza Jaialaira edo Galtzada Nagusira eramango dira, eta Pio XII, autobus geltoki zaharrera (behin-behineko zutoina). Saihesbidetik iritsiko da Errotaburura. Ez da geldituko Bilbo plazan, Mendeurrenean, Lugaritz 27an, Lugaritz Euskotren IIn, Tolosan ezta Zumalakarregin ere.
- Loiola, Intxaurrondo eta Altza alderantz: Errotaburutik Saihesbidetik Madril hiribidea 14ra, eta Bartzelona hiribidetik aurrera, ohiko ibilbidea. Ez da geldituko Tolosan, Zumalakarregin, Pio Barojan, Madril hiribidea 20an, Toribio Altzagan ezta Colladon ere.
25 Benta Berri-Añorga
- Santa Katalina zubian amaituko du, Boulevarden beharrean.
- Erdialderantz, Añorgatik Errotaburura iritsiko da (5 linearen geltokia), non anezkara aldatzen den Antiguon mugitzeko, eta Foruetara eta zubira jarraituko du. Ez da geldituko Tolosan, Zumalakarregin, Esklabetan, Ondarretan, Zubieta plazan, Askatasunaren hiribidea 31n, Okendo 5ean ezta Boulevard 17an ere.
- Añorga alderantz zubitik aterako da eta Aldunaenen (10:00ak arte) edo Iparraldeko geltokian eta autobus geltoki zaharrean (10:00etatik 14:00etara) geldituko da, baita Errotaburun ere. Ez da geldituko Boulevard 17an, Urbieta 20an, Zubieta-San Martinen, Zumalakarregin ezta Tolosan ere.
26 Amara-Martutene
- Santa Katalina zubian amaituko du, Boulevarden beharrean.
- Erdialderantz, 8:00etatik 10:00etara: ohiko ibilbidea Loiolako aparkalekuraino; handik, Loiolako Erriberak pasealekutik (hiriarteko autobusen geltokia), Bizkaia pasealekutik eta Foruetatik. Ez da geldituko Bartzelona hiribidea 35 eta 15ean, Gregorio Ordoñezen, Madril hiribidea 5ean, Antso Jakituna 35ean, Okendo 11n ezta Boulevard 13an ere. 10:00etatik 14:00etara, ohikoa Madril hiribidea 5eraino, eta Foruetatik zubira; ez da geldituko Okendo 11n ezta Boulevard 13an ere.
- Martutene alderantz, 8:00etatik 10:00etara: Frantzia pasealekutik (geldialdia Iparraldeko geltokian), F. G. Lorcatik eta Aldunaenetik (37 linearen geltokia) Bartzelona hiribidera, eta handik ohiko ibilbidea. 10:00etatik 14:00etara: zubitik F. G. Lorcatik (geldialdia Iparraldeko geltokian) autobus geltoki zaharrera (behin-behineko zutoina), Madril hiribidea 14ra, Isabel IIra eta Irun plazara, eta Bartzelona hiribidetik aurrera, ohiko ibilbidea. Ez da geldituko Boulevard 13an, Urbieta 6an, Mendeurrenean, Antso Jakituna 28an, Madril hiribidea 20an ezta Toribio Altzagan ere.
27 Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros
- Antiguo alderantz, 9:30etik 10:00etara: Loiolaren ondoren (Lorategi Hiria), Loiolako Erriberak pasealekutik (hiriarteko autobusen geltokia), Bizkaia pasealekutik eta Lehendakari Agirre zubitik (geldialdia Aldunaenen), Urumeako autobiatik, Ospitaleetako bidetik eta Saihesbidetik, eta Errotaburun amaituko du. Ez da geldituko Bartzelona hiribidea 35 eta 15ean, Madril hiribidea 3an, Pio XIIn, Pio Barojan, Tolosan ezta Zumalakarregin ere.
- Antiguo alderantz, 10:00etatik 14:00etara: Madril hiribidetik Bizkaia pasealekutik, Pio XIIko autobus geltoki zaharretik (geldialdia) eta Saihesbidetik, eta Errotaburun amaituko du. Ez da geldituko Pio XIIn, Pio Barojan, Tolosan ezta Zumalakarregin ere. Antiguora jarraitzeko, anezka.
- Gros eta Larratxo alderantz: Errotaburutik Saihesbidetik Amara alderantz, eta Antso Jakituna 33tik aurrera, ohiko ibilbidea. Ez da geldituko Zumalakarregin, Tolosan, Lugaritz Euskotrenen, Lugaritz Geriatrikoan ezta Colladon ere.
28 Amara-Ospitaleak
- 8:00ak arte: Okendo 11n amaituko du; ez da Boulevard 9an geldituko. Gero, Santa Katalina zubian.
- Erdialderantz, 7:30etik 10:00etara: Donostia Ospitalea IItik buelta emango du eta Martuteneko bidetik eta Urumeako autobiatik jaitsiko da Bizkaia pasealekura eta Foruetara (17 linearen geltokiak). 10:00etatik 14:00etara: Martutenera jaitsiko da eta Urumeako bidetik Pio XII parkera (behin-behineko geltokia), eta Antso Jakitunetik, Parke kaletik, Bizkaia pasealekutik eta Foruetatik jarraituko du. Ez da geldituko Txiskuenen, Begiristain IIn, Madril hiribidea 19 eta 5ean, Antso Jakituna 35 eta 11n, Easo plazan, Easo 19an, Okendo 11n ezta Boulevard 9an ere.
- Amara eta Ospitaleak alderantz, 7:30etik 10:00etara: 17a bezala, Frantzia pasealekutik (Iparraldeko geltokia), F. G. Lorcatik, Aldunaenetik eta Saihesbidetik. 10:00etatik 14:00etara: zubitik Frantzia pasealekutik eta F. G. Lorcatik, Iparraldeko geltokian eta autobus geltoki zaharrean geldituz, Madril hiribidea 14tik, Isabel IItik, Irun plazatik eta Urumeako autobiatik. Ez da geldituko Boulevard 9an, Urbieta 12 eta 58an, Antso Jakituna 12 eta 28an, Anoetan, Begiristain In ezta Lorearten ere.
31 Intxaurrondo-Aiete-Ospitaleak-Altza
- Zerbitzurik ez 14:30ak arte, gutxi gorabehera, bere ibilbidearen zati handi bat lasterketarena delako. Lehen autobusa 14:35ean aterako da Santa Barbaratik eta 14:40an Zubiaurretik.
33 Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio
- Antiguo alderantz: Colón pasealekutik, Frantzia pasealekutik, Iparraldeko geltokitik (geldialdia), F. G. Lorcatik, Lehendakari Agirre zubitik, Pio XIIko autobus geltoki zaharretik (geldialdia) eta Saihesbidetik Errotaburura (geldialdia); handik, Ibaeta plazatik, zuzenean Igarara, Beriotik pasatu gabe. Ez da geldituko Askatasunaren hiribidea 18an, Urbieta 20an, Zubieta-San Martinen, Zumalakarregin, Tolosan ezta Berioko geltokietan ere (Unibertsitatea, Berio 22, Aspace, Berio 78 eta 118).
- Larratxo alderantz: Igaratik, ohikoa Beriotik; Elhuyar plazatik, Errotaburura (geldialdia), Saihesbidera, Pio XIIra, Bizkaia pasealekura eta Foruetara, Santa Katalina zubiraino (behin-behineko zutoina), eta Mirakruzetik aurrera, ohiko ibilbidea. Ez da geldituko Zumalakarregin, Tolosan, Zubieta plazan ezta Askatasunaren hiribidea 21 eta 3an ere.
35 Antiguo-Aiete-Ospitaleak
- Antiguo alderantz, Ospitaleetatik: Pio Barojatik jaistean Matia kaletik eta R. M. Azkuetik Amerika plazaraino sartuko da, Ibaeta plazara itzuli, Beriotik igo, Europa plazara jaitsi eta Arriolara igoko da. Ez da geldituko Zumalakarregin ezta Tolosan ere.
- Ospitaleak alderantz: Elhuyar plazatik Errotaburura (geldialdia), Lugaritzera eta Pio Barojara joango da, Mikeleteetan buelta emango du eta Pio Baroja 4tik jarraituko du. Ez da geldituko Zumalakarregin ezta Tolosan ere.
36 San Roke-Aldakonea
- Bitan banatuta. Aldakonea-erdialdea: Easo plaza, Easo 27 eta Askatasunaren hiribidea 21 Santa Katalina zubira eramango dira. Matia-San Roke-Arroka plaza: San Roketik jaistean, Amara kaletik Lizarrarantz biratuko du eta buelta emango du Arroka plazaraino, eta handik, ohikoa Matiaraino. Ez da geldituko Euskadi plazan, Askatasunaren hiribidea 20an ezta Urbieta 6 eta 38an ere, Arroka plazara eramango baitira.
37 Rodil-Zorroaga
- Zorroaga alderantz: Rodil 69, Rodil 55 eta Manteo Rodil 91ra eramango dira; Mariaren Bihotza, Galtzada Nagusira, eta Kursaal, Gipuzkoa plaza eta Askatasunaren hiribidea 7, Colón pasealekura edo Iparraldeko geltokira. Amaran Baleazaleen kalean baino ez da geldituko, eta Loiolako zeharbidetik, Hipika bidetik eta Ospitaleetatik iritsiko da Mendigainera. Ez da Anoetan geldituko.
- Rodil alderantz: Larrañategiko geldialdia Begiristaineko bidegurutzera eramango da. Martuteneko biribilgunetik eta Urumeako bidetik Pio XII parkera iritsiko da (behin-behineko geltokia), eta Antso Jakitunetik, Bizkaia pasealekutik, Gernikako Arbolatik eta Foruetatik Santa Katalina zubiraino (behin-behineko zutoina); Mirakruzetik aurrera, ohiko ibilbidea. Ez da geldituko Madril hiribidea 17an ezta Askatasunaren hiribidea 3an ere.
41 Gros-Egia-Martutene
- Jaialain amaituko du. Gros alderantz, Bartzelona hiribidea 15 eta 35 aurrez aurrekoetara eramango dira (Bartzelona hiribidea 10 eta 26), eta Iparragirre, Zurriola eta Groseko anbulatorioa, Mirakruzera eta Jaialaira.
- Martutene alderantz, Jaialaitik Fernando Sasiainetik, eta handik ohiko ibilbidea. Groseko anbulatorioa eta Nafarroa hiribidea 34 Mirakruzera eta Jaialaira eramango dira.
45 Geltokiak-Antiguo-Aiete
- Antiguo eta Aiete alderantz, 8:25etik 10:00etara: Iparraldeko geltokitik F. G. Lorcatik, Aldunaenetik (37 linearen geltokia), Urumeako autobiatik, Ospitaleetako bidetik eta Saihesbidetik Errotabururaino, eta handik ohiko ibilbidea Bera Bera-Pagolarantz. 10:00etatik 14:00etara: F. G. Lorcatik, Lehendakari Agirre zubitik, Pio XIIko autobus geltoki zaharretik (geldialdia) eta Saihesbidetik Errotabururaino (5 linearen geltokia). Ez da geldituko Askatasunaren hiribidea 18an, Urbieta 20an, Zubieta-San Martinen, Zumalakarregin ezta Tolosan ere.
- Erdialderantz, 8:25etik 10:00etara: Errotaburutik Saihesbidetik, Ospitaleetako bidetik, Martutenetik, Amarako tuneletik, Bizkaia pasealekutik eta Foruetatik (17 linearen geltokiak), Santa Katalina zubira (behin-behineko zutoina) eta geltokietara. Ez da geldituko Tolosan, Zumalakarregin, Esklabetan, Ondarretan, Zubieta plazan ezta Askatasunaren hiribidea 31n ere. 10:00etatik 14:00etara: ohikoa Amerika plazaraino, Errotaburu (geldialdia), Saihesbidea, Pio XII, Gernikako Arbola, Foruak (17 linearen geltokiak), zubia eta Iparraldeko geltokia. Ez da geldituko Tolosan, Zumalakarregin ezta Ondarretan ere; Zubieta plaza eta Askatasunaren hiribidea 31 Foruetara eramango dira.
46 San Antonio-Morlans
- 14:00ak arte, gutxi gorabehera: zerbitzurik ez Askatasunaren hiribidearen eta Morlansen artean; gune horretarako, 26a edo 28a.
- Morlans alderantz Ategorrietatik Galtzada Nagusitik, Colón pasealekutik, Frantzia pasealekutik, Maria Kristina zubitik eta Foruetatik joango da, eta Santa Katalina zubian amaituko du. San Antonio alderantz zubitik aterako da (behin-behineko zutoina) eta Mirakruzetik aurrera ohiko ibilbidea egingo du.
TB6, Uliako taxibusa (ez da doakoa)
- 8:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera: Ulia alderantz, Iparragirre eta Groseko anbulatorioa Pinudi-Mirakruz 16ra eta Jaialaira eramango dira; Gros alderantz, Mariaren Bihotza Ategorrieta 41era.
TB7, Atotxaerreka-Itsasargiaren pasealekua (ez da doakoa)
- 9:45etik 14:00etara, Antiguo alderantz: Zumalakarregi 21, Ondarreta eta Satrustegi I Satrustegi IIra eramango dira, eta Antiguoko anbulatorioan ez da geldituko.
- Atotxaerreka alderantz: Antiguoko anbulatorioa Iruña kalera eramango da, eta Majisteritza-Tolosa 14, Unibertsitatea-Tolosa 70-Ira. Tolosa 111, Unibertsitatea-Tolosa 77, Majisteritza eta Zumalakarregi 21 zerbitzurik gabe geratuko dira.
Arratsaldean, helmuga desmuntatzen den bitartean
14:00etatik 17:00etara, gutxi gorabehera, Boulevard helmuga desmuntatzeko lanekin okupatuta egongo da:
- 5, 16 eta 25: Okendo 5ean amaituko dute.
- 8 eta 29: Legazpi kalean amaituko dute.
- 9 eta 42: Okendo 18ko geltokia mantenduko dute.
- 13: Boulevard 3ko geltokia mantenduko du.
- 21, 26 eta 28: Okendo 11n amaituko dute.
- 31: Boulevard 15eko geltokia Gipuzkoa plazara eramango da (14 linearen geltokia).
Lasterketa autobusik hartu gabe ikusteko, non ikusi maratoia gidan daude lekurik onenak eta zer ordutan pasatzen den. Edozein zalantzarako, Dbusek 900 840 146 telefonoan ematen du arreta, doakoa, eta dbus.eus webgunean.
Honi buruz hemen hitz egiten da
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.