Barrexerkaren «Patatekin» Lugaritzen
Kintakoen bazkari bat, hiru kubata eta nostalgia ugari. Antzerkia eta esketxak euskaraz.
Donostia Kultura (nota de prensa)
54 urte dituzu. Kintakoen bazkaria, aspaldiko partez. Iluntzeko zortziak, hiru kubata gorputzean. Arratsaldepasako iluntasunean ahaztu duzu aspaldi ikusi ez duzun jendetik nor duzun atsegin eta nor ez, eta nostalgiko jarri zara. Gogoratzen eskolako jolastokian nola aritzen zineten? Edo elkarrekin joan zineten lehen Kilometro haiek? Zuk ere ez dituzu oso ongi gogoratzen, parte batzuk behintzat... Nostalgiak ausardiari egingo dio bidea, eta sekula egingo ez zenukeen zerbait egitera animatuko zara.
Barrexerkaren azken ikuskizunak garai zahar zein berriak bisitatzen ditu, egoera ezagunetatik absurdoenetaraino: antzerkia eta esketxak, umore ona eta algarak. Azaroan Antzoki Zaharretik pasatu ondoren, Lugaritzera dator.
Praktikoa
- Noiz: 2027ko urtarrilaren 30ean, larunbata, 19:30ean.
- Non: Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoan, Antiguon.
- Hizkuntza: euskara.
- Sarrerak: azaroaren 19tik aurrera, osteguna, 11:00etatik, donostiakultura.eus webgunean eta Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan; Donostia Kulturako bazkideek aurresalmenta dute 18an, 11:00etatik.
- Zuzendaritza: Mikel Irazusta eta Maialen Sorzabalbere.
Argazkiak
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.