Antzerkia eta dantza Erdialdea
«Metábasis», Cía LaEle Arten zirkua eta objektuak
Zirkua, uztaiak eta objektuak eraldaketa bat kontatzeko: aldatzen gaituzten uneetara hitzik gabeko bidaia.
Donostia Kultura (nota de prensa)
Metábasis —antzinako grekoko μετάβασις, «trantsizioa»— eraldaketa baten ibilbidea da: aldatzen gaituzten une horietara eginiko bidaia bat, oroimenak atzean uzten dugunaren eta irauten duenaren arteko bizikidetza delikatua agerian uzten duen uneetara. Eraldatzearen edertasuna ospatzen du: izateari utzi gabe aldatzearena.
Zirkua baliatzen du eguneroko gorputz-mugimenduaren mugak lausotzeko, eta Bauhaus mugimenduaren indar bisuala eta mugimendu-lengoaia hartzen ditu erreferentziatzat. Uztaiekin, pilotekin eta objektuekin, gorputzak haiekin elkarrizketan sortzen dituen adierazpen-aukerak aztertzen ditu, eta kontrakoen arteko tentsioak azaleratzen: txikitasuna eta handitasuna, zurruntasuna eta malgutasuna, jostakizuna eta malenkonia, erreala eta fantastikoa.
Eleni Anastasakik eta Rosa Díazek (La Rous Teatro) sortu eta antzezten dute, eta Díazek zuzentzen; jatorrizko musika Orestes Benekasena da. Pieza testurik gabea da.
Praktikoa
- Noiz: 2027ko urtarrilaren 30ean, larunbata, 17:30ean.
- Non: Victoria Eugenia Antzokian.
- Hizkuntza: testurik gabe.
- Deskontua: Donostia Kulturako bazkideek % 20ko deskontua dute abenduaren 30era arte.
- Sarrerak: azaroaren 19tik aurrera, osteguna, 11:00etatik, Victoria Eugeniaren webgunean eta Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan; bazkideentzako aurresalmenta 18an, 11:00etatik.
Argazkiak
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.