Haur zinema Aieten: «Transilvania Hotela 2»
Drakulak bere bilobak hortzak atera ditzan nahi du, Vlad birraitona iritsi aurretik. Animazioa euskaraz.
«Hotel Transylvania 2» (2015) filmean, Genndy Tartakovskyrenean, Drakularen hotelak gizakiak ere onartzen ditu, eta kondeari beste kontu batek kentzen dio loa: Dennis bilobak, erdi gizaki eta erdi banpiro, ez du banpiro izatearen zantzurik ematen. Mavis senarraren gurasoen etxera joan den bitartean, Drakulak eta Frank, Murray, Wayne eta Griffin lagunek munstroen udaleku batera eramaten dute haurra, Vlad birraitona, familian gizakirik nahi ez duena, iristear dagoela jakin gabe.
Aiete Kultur Etxeak bederatzi haurrentzako film programatzen ditu abenduan, zubiaren bezperatik Urtezahar egunera arte: 19ra arte arratsaldez eta, oporrekin, ia guztiak goizez.
Saioa
- Noiz: abenduaren 5ean, larunbata, 17:00etan.
- Non: Aiete Kultur Etxean.
- Filma: «Transilvania Hotela 2» (Hotel Transylvania 2), Estatu Batuak, 2015. Zuzendaria: Genndy Tartakovsky. 83 minutu.
- Hizkuntza: euskara.
Zikloaren gainerakoa
- Abenduaren 18a, 17:30: «Hexe Lilli rettet Weihnachten» (2017), alemanez.
- Abenduaren 19a, 17:00: «Bat-gabon zoriontsuak» (2023), euskaraz.
- Abenduaren 22a, 11:00: «Los Aristogatos» (1970), gaztelaniaz.
- Abenduaren 23a, 11:00: «Bihurri» (2019), euskaraz.
- Abenduaren 26a, 17:00: «Robin Hood» (1973), gaztelaniaz.
- Abenduaren 29a, 11:00: «Zootrópolis» (2016), gaztelaniaz.
- Abenduaren 30a, 11:00: «Elurretako erregina» (2018), euskaraz.
- Abenduaren 31a, 11:00: «Frozen» (2013), gaztelaniaz.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.