Kresala Dantza Taldearen «Buba eta Bubu» Victoria Eugenian
Animalia plural eta sinboliko bat, bi interprete gazte eta hogeita hamar bat dantzari emozioak gorputzarekin aztertzeko. Denontzat.
Donostia Kultura (nota de prensa)
«Buba eta Bubu» Kresala Dantza Taldeak, Kresala elkartearen dantza taldeak, txikienentzat egin duen ikuskizuna da. Pieza xumea, ikusteko, sentitzeko eta entzuteko plazerean oinarritua, haurrengana modu naturalean, beroan eta errespetuz hurbiltzen dena, diren bezala tratatuz: adin txikiko pertsonak.
Agertokian animalia plural eta sinboliko bat dago, Buba eta Bubu, eta bi interprete gazte, eta haiekin emozioak aztertzen dira mugimenduaren, keinuaren eta jolasaren bidez. Atzean, taldeko hogeita hamar dantzari baino gehiago, Beñat Ralla, Amaia Zubiria eta Joxean Goikoetxearen musika eta Juan Luis Zabalaren testuak, Sisto Iturriagagoitiaren ahotsarekin. Ustekabeak, argiak eta edertasunak egiten dute gainerakoa, Olentzeroren bezpera-bezperan.
Lana
- Noiz: abenduaren 23an, asteazkena, 17:30ean.
- Non: Victoria Eugenia Antzokian.
- Iraupena: 57 minutu.
- Publikoa: denontzat.
- Zuzendaritza artistikoa: Faustino Aranzabal eta Idoia Ibarzabal.
- Koreografia: Faustino Aranzabal. Dantza-maistra eta jantziak: Idoia Ibarzabal.
- Sarrerak: 15, 10 eta 7 €, Donostia Kulturaren webgunean eta antzokiko leihatilan.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.