The Watch Plays Genesis Kursaalen
Genesisen zazpi urte horiek ia inork ez ditu jada zuzenean jotzen.
Birak «Tales from 1970-1976» du izena eta izenburuak dio zertaz doan: Genesisen lehen zazpi urteak, garai luze eta bitxia, eta ez gero etorri ziren singleena.
Berek azpimarratzen dute ez dela imitazio hotz bat, bere energia propioa duen kontzertua baizik, eta garai hartako aretoetako giroa bilatzen dutela. Begiak itxita, asmoa aldea ez nabaritzea da.