«Harun Farocki efektua»
Makinek beste makinentzat egiten dituzten irudiak, Kursaaleko Kubo aretoan. Doan, eta irailaren 27an ixten da.
Harun Farocki-k (1944-2014) berrogeita hamar urte eman zituen irudi batek zertarako balio duen galdetzen, eta aurkitu zuen erantzuna da erakusketaren izenburua: badira ez entretenitzeko ez informatzeko egin ez ziren irudiak, makina batek irakur ditzan eta jardun dezan baizik. Irudi operatibo deitu zien. Suntsituko duena grabatzen duen misil bat, gorputzak kontatzen dituen zaintza-kamera bat, soldadu bat entrenatzen duen simulagailu bat: inork ez ditu begiratzen, eta hala ere gauzak erabakitzen dituzte.
Antje Ehmann eta Carles Guerra dira komisarioak. Hautaketa hirurogeiko hamarkadako dokumental militanteetan hasten da, eta Golkoko Gerraren ondoren Farockik zaintzari eta gerra bisualari buruz egindako ikerketetara iristen da, armadak bere grabazioak froga gisa erakusten hasi zenean.
Muntaketa mugimenduan ikusteko pentsatuta dago —Farockik muntaketa biguna deitzen zionera, bi pantaila elkarrekin hizketan plano bat bestearen atzetik jarri beharrean—, eta, beraz, instalazioak espazio jarraitu batean kateatzen dira: ibiltzen denak osatzen du ibilbidea.
Non eta noiz
Kutxa Fundazioaren Kubo aretoan, Kursaalen. Asteartetik igandera, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Sarrera librea.
Larunbatetan bisita komentatua dago, 17:30ean euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz. Doakoa da, baina sarrerak-entradas.kutxafundazioa.eus atarian erreserbatu behar da.
Azken deia
Erakusketa irailaren 27an, igandean, ixten da, Zinemaldia amaitzen den egun berean. Hiru asteburu geratzen dira.