Aisia Alde Zaharra

Chopin Zikloa: Sarah Perarnaud

Chopinen 1. Kontzertua orkestrarik gabe: pianoa eta soka-laukotea.

Sarah Perarnaud donostiarra da, hogei urte ditu eta Parisko Kontserbatorioa amaitzen ari da. Chopinen pianorako 1. Kontzertua joko du, orkestraren ordez soka-laukote bat jartzen duen bertsio batean; XIX. mendeko saloietan entzuten zen bezala, eta pianoa askoz agerian uzten duena.

Aurretik, Musikeneko ikasleek lehen hamabi preludioak joko dituzte.

Non dagoen