Xampatito Patoren «Só»
Pertsonaia obsesibo eta zorrotz bat kutxa-mendi bat ordenatzen saiatzen da, ustekabe eta barre-algara artean.
Zirkua, antzerkia eta malabarrak uztartzen dira «Só»-n, Xampatito Pato galiziar konpainiak familientzat sortutako muntaian. Agertokian pertsonaia bakarra dago, obsesiboa eta zorrotza, kutxa mordo bat ordenatzeko tematuta, eta ahalegin horretan harridura eta barre-algarak eragiten ditu, neurri berean.
Lana
- Generoa: familientzako zirkua eta antzerkia.
- Emanaldia: abenduaren 29a, asteartea, 17:30ean.
- Iraupena: 50 minutu.
- Adin gomendatua: 5 urtetik aurrera.
- Aktorea: Jesús Velasco Otero.
- Zuzendaritza: Arturo Cobas eta Jesús Velasco.