Zir Zir Hara!: Mireia Miracle Companyren «Presente»
Plastikozko uharte batean bizi den pailazo-haur batek opari bat aurkitzen du zabor artean. Hitzik gabe, 3-9 urte.
Pailazo-haur bat plastikozko uharte batean bizi da. Egunero esnatu eta bizitzeko balio diezaioketen objektuak biltzera ateratzen da, harik eta goiz batean zabor artean kutxa handi bat aurkitzen duen arte, begizta batekin: opari bat, presente bat. Barruan dagoenak gauzak ikusteko modua aldatzen dio, batzuek zaborra deitzen dutena beste batzuentzat altxorra izan baitaiteke.
Mireia Miraclek clown poetiko, inprobisazio, objektu-antzerki eta dantza ikuskizuna sortu du, osorik plastikozko poltsekin egina. Munduaz eta harekin egiten dugunaz, seme-alaben etorkizunaz eta oparirik preziatuena den orainaz ari da. Kutxa Fundazioaren programazio eszenikoko Zir Zir Hara! zikloaren barruan dago.
Lana
- Emanaldia: azaroaren 22an, igandea, 17:30etik 18:30era.
- Publikoa: publiko orokorra eta familiak, 3 eta 9 urte bitartekoentzat gomendatua.
- Iraupena: 60 minutu, elkarrizketarik gabe.
- Sorkuntza, zuzendaritza eta interpretazioa: Mireia Miracle.
- Jatorrizko soinu-banda: Nico Nieto.