Magma Miaren «Jo!»
Sorkun eta Grego, aspaldiko bi lagun, berriro elkartzen dira eta kirolaren bidez azterketa antropologiko berezia egiten dute.
Sorkun eta Grego aspaldiko bi lagun dira, denbora luzez elkar ikusi gabe egon ondoren ustekabean berriro elkartzen direnak. Kirola eginez eta egoera zentzugabe bezain maitagarrien bidez, azterketa antropologiko berezia egiten dute beren bizitzako istorioetan oinarrituta.
Magma Mia konpainiaren proposamena da, Anduriña Zurutuzak eta Beatriz Egizabalek antzeztua eta Txefo Rodríguezek zuzendua.
Lana
- Emanaldia: azaroaren 26an, osteguna, 19:00etan, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan.
- Hizkuntza: gaztelania.
- Iraupena: 60 minutu.
- Interpreteak: Anduriña Zurutuza eta Beatriz Egizabal.
- Zuzendaritza: Txefo Rodríguez.
- Musika: J. L. Mitxelena eta Txefo Rodríguez.