Arte makina: Amaia Llorente, KOOPERATIBAri buruz
Obrari beharrean obraren ingurura begiratzen dion ikastaroaren euskarazko saioa.
Arte makinaren bigarren saioa KOOPERATIBAren inguruan, Carla Filiperen eta Taxio Ardanazen erakusketaren inguruan, eta ikastaroko bakarra euskaraz egiten dena. Amaia Llorentek gidatzen du.
Planteamendua bera da: obrari galdetu beharrean, hura inguratzen duen testuinguruari galdetzea, eta denen artean tresna-kutxa bat osatzea aretora beste begi batzuekin itzultzeko. Ez da beharrezkoa urriko saiora joan izana.
Erakusketa Aretoan, ordu eta erdi. Doakoa, Tabakaleraren webgunean aldez aurretik izena emanda.