Literaktum: «Enperadorearen kondaira»
Itzal-antzerkia zergatik jaio zen azaltzen duen Txinako kondaira, magia, malabare eta antzerkiarekin. Euskaraz, 4 urtetik gora.
Kondairak dio antzinako Txinan, Kristo aurreko II. mendearen amaieran, Wu-Ti enperadorea tristura sakonean erori zela Wang bere maitea hil zenean. Etengabe egiten zuen negar, egunero malko handi bat erortzen zen lurrera, eta ez ezerk ez inork ez zuen pozten. Eta kondairak dio, halaber, itzal-antzerkia hain zuzen ere enperadoreari poza itzultzeko jaio zela.
«Enperadorearen kondaira» Patata Tropikala taldearen itzal-ipuina da, eta kontakizuna, itzalak, magia, malabareak eta antzerkia tartekatzen ditu. Literaktum literatur jaialdiaren egitarauaren barruan dago.
Lana
- Emanaldia: azaroaren 14an, larunbata, 18:00etan, Larratxo Kultur Etxean.
- Hizkuntza: euskara.
- Adina: 4 urtetik aurrera.