Irrintzi ikastaroa
Irrintziak botatzen ikasteko eta ohitura berreskuratzeko arratsalde bat.
Arratsalde bat Amaia Garcia Uriondorekin, irrintziak botatzen ikasteko eta galtzen joan den ohitura bat berreskuratzeko. Emakumeentzat da, euskaraz eta doan.
Ekialdeko Barrutiko Jabekuntza Eskolaren udazkeneko programazioaren barruan dago. Aldez aurretik eman behar da izena, jabekuntza.ekialde@gmail.com helbidera idatzita edo 623 307 159 telefonora deituta.