Teatros Mágicosen «Xaboi saltzailea»
Xaboi-saltzaile bat, ekaitz-gau bat eta aurkikuntza bat: xaboi-burbuilak. Denontzat, euskaraz.
XVI. mendeko Frantziako baso txiki baten kanpoaldean, txabola ilun batean, xaboi-saltzaile gazte bat bizi da. Ekaitz-gau batean, etxean sartuta, inguruan dituen gauzekin esperimentatzen hasten da eta, irudimenari esker, zerbait berria aurkitzen du: xaboi-burbuilak.
Teatros Mágicos konpainiak musika, argiak eta burbuilak eszenatokian nahasten ditu istorioa kontatzeko, txikiak zein helduak harrituko dituen ikuskizun batean.
Lana
- Emanaldia: urriaren 25a, igandea, 17:30ean.
- Hizkuntza: euskara.
- Iraupena: 50 minutu.
- Adina: denontzat.
- Konpainia: Teatros Mágicos.