«Hyakki yagyō: ehun deabruen gaueko desfilea»
Japoniar folkloreko ehun deabruen desfilea, Alde Zaharrean.
Aurtengo Beldurrezko Astearen erakusketa handia hyakki yagyō-ari eskainia dago, ehun deabruen gaueko desfileari: japoniar folklorearen arabera udako gauetan kaleak zeharkatzen dituen eta bidean topatzen duena eramaten duen yōkai prozesioari.
Udal Liburutegiko Jarduera Aretoan, San Jeronimo kalean, urriaren 30etik azaroaren 15era. Jaialdia amaitu eta astebete baino gehiago zabalik jarraitzen du.