Aisia Alde Zaharra Euskal Jaiak

Kultur ondare immaterialari buruzko jardunaldiak: Maria Elena Arizmendi Amiel

Euskal jantziak eta dantza Maria Elena Arizmendiren inguruan, batelarien zortzikoa itxieran.

Euskal Jaietako jardunaldi batzuk, kultur ondare immaterialari eskainiak, Maria Elena Arizmendi Amiel —ikerlari eta koreografo donostiarra, Vascos y Trajes liburuaren egilea— hari nagusi hartuta. Dena sarrera librearekin eta hiru egoitzatan banatuta.

Erakusketa

San Jeronimoko Kriptan, irailaren 5etik 12ra: Vascos y Trajes liburutik hartutako euskal jantzien erreplikak, XVI. eta XX. mendeen arteko koadro, grabatu eta argazkien erreprodukzioekin. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; igandeetan goizez soilik.

Hitzaldiak

  • Astelehena 7, 19:00 · San Jeronimoko Kripta. Ramon Garciak euskal jantziez eta liburuaz.
  • Asteartea 8, 19:00 · San Telmo. Faustino Aranzabalek euskal dantza-moldeen arketipoez XX. mendearen lehen erdira arte, eta Jon Bagüések Arizmendiren lanaz. Euskaraz.
  • Asteazkena 9, 19:00 · San Telmo. Maria Elena Iribarrenek bere amaz.

Xabier Mendizabalek gidatzen ditu, eta saio guztiak solasaldiarekin amaitzen dira.

Ostegunean, batelarien zortzikoa

Osteguna 10ean kontua Udaletxeko Batzar Aretora aldatzen da (sarbidea Alderdi Ederretik). 18:30ean, Izarti dantza taldearen eta batelarien dantzaren testigantzak, Mari Carmen Huesca, Bakartxo Maritxalar, Mari Jose Calvo eta Maite Etxarrirekin. 20:00etan, Arizmendiri eta batelarien zortzikoaren transmisioa bizirik mantendu duten taldeei aitortza ekitaldia, zortzikoa bertan dantzatuta, Udal Txistulari Taldearekin eta Kresalarekin.

Non dagoen