Brodas Brosen «Petit Break»
Hip eta Hop breakina, DJa, scratcha eta graffitia ezagutzera doaz, ikusle txikiekin batera. 3 eta 9 urte bitartekoentzat.
«Petit Break» lanarekin, Brodas Bros konpainiak omenaldia egiten die hip hopari eta haren inguruko guztiari. Bi pertsonaia banaezinek, Hip eta Hopek, beren lekua bilatzen dute musikaren unibertsoan, eta ikusle txikiek bidaia parte-hartzaile horretan laguntzen diete. Agertokia DJ baten bi plater handi bihurtzen da, eta handik pasatzen dira breakina, DJa, scratcha eta graffitia, bi protagonistek garai hartako klasikoen remix bat dantzatzen duten bitartean.
Hondoko ideia da dantzak eta hip hop kulturak ez dutela generorik ez klase sozialik ulertzen: denek dute lekua, eta denak dira libre dantzatzeko. 3 eta 9 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta dago.
Lana
- Konpainia: Brodas Bros.
- Gomendatutako adina: 3 eta 9 urte bitartean.
- Koreografia eta interpretazioa: Berta eta Clara Pons, Markitus (Marc Carrizo) b-boyarekin.
- Zuzendaritza artistikoa: Lluc Fruitós.
- Musika: Arturo Calvo eta Lluc Fruitós.
- Emanaldia: urriaren 17an, larunbatean, 17:30ean.