Dácil González eta Carmen Fumeroren «Mutar. Romper. Vibrar»
Hiru emakume, zuzeneko musika eta eraldatzen jarraitzen duen gorputz bat. Aldaketari buruzko dantza.
Dácil González eta Carmen Fumero dira aldaketarako espazio gisa aurkezten den pieza honen egileak: berrasmatzeko, jolasteko eta erratzeko leku bat. Hiru emakume leku beretik abiatzen dira, kezka berberekin, eta berraurkitzeko dauden tonu, testura eta bolumenen unibertso batean sartzen dira.
Oinarrian dagoen ideia da mundua begiratzeko modua aldatu egiten dela, pentsamenduak eta sentimenduak bezala, eta gorputzak —garunaren plastikotasuna atzean duela— ikasi eta eboluzionatu egiten duela esperientzia berri bakoitzarekin. Musika zuzenean jotzen da eszenatokian.
Lana
- Diziplina: dantza.
- Emanaldia: urriaren 24a, larunbata, 19:30ean.
- Iraupena: 60 minutu.
- Zuzendaritza eta koreografia: Dácil González eta Carmen Fumero.
- Dantzariak: Elisa Tejedor, Carmen Fumero eta Dácil González.
- Zuzeneko musika: Elisa Tejedor; Iván Cebriánen konposizioa.
- Argiztapena: Alfredo Díez Umpierrez.