Antzerkia eta dantza Antigua

La Cuerda Teatro eta Ttipia Kulturaren «Las reinas kanpina»

Emakume-talde bat, uda guztietan kanpin bera eta beren arauak. Emanaldi bat euskaraz eta beste bat gaztelaniaz.

Emakume-talde bat kanpin berean elkartzen da urtetik urtera. Leku hori haien babeslekua eta lurraldea da, haiek agintzen duten tokia, eta han eraiki dituzte beren arauak, hierarkiak eta elkarrekin bizitzeko modua. Baina galdera hor dago: benetan libre al gara oporretan gaudenean? Betetzen al dira inoiz «opor perfektuak»?

La Cuerda Teatro eta Ttipia Kulturaren lanak botere-dinamiken errepikapenaz, atsedenaren eta produktibitatearen arteko talkaz eta zerbaiten parte izateko beharraz hitz egiten du. Lugaritzeko Imanol Larzabal aretora dator, bi emanaldirekin, hizkuntza bakoitzean bat.

Emanaldiak

  • Urriaren 17a, larunbata, 19:30: euskaraz, «Las reinas kanpina» izenburuarekin (sarrerak).
  • Urriaren 18a, igandea, 19:00: gaztelaniaz, «Camping las reinas» izenburuarekin (sarrerak).
  • Iraupena: 75 minutu.

Non dagoen