Antzerkia eta dantza Erdialdea
Iturritik: Soul Project konpainiaren «Soul Project»
Sei interprete, dantza bizi-biziak, akrobaziak eta umorea adin guztientzat, kalean eta doan.
Iturritik Jaialdiak bi kale ikuskizun ditu, eta horietako bat Soul Project konpainiarena da, Okendo plazan eta bi saiorekin. Kaleko bat-batekotasuna eta eszenako ikuskizunaren zorroztasuna uztartzen dituzte, eta elitismoaren eta herrikoiaren arteko muga hautsi nahi dute, baita gazteen eta hain gazte ez direnen artekoa ere.
Ikusten dena dantza bizi-biziak, akrobaziak eta umore kutsakorra nahasten dituen ikuskizuna da, ikuslea karikaturazko unibertso batera eramaten duena. Belaunaldi guztientzat pentsatua, eta doan.
Emanaldiak
- Urriaren 24a, larunbata, 18:30ean.
- Urriaren 25a, igandea, 17:30ean.
- Lekua: Okendo plaza.
- Iraupena: 30 minutu.
- Dantzariak: Thomas Guerin, Dorian Dubois, Pauline Larribat, Theo Dubois, Yannick Lemasson eta Matthieu Mestre.
- Tailerrak: taldeak hip hop tailerrak emango ditu urriaren 24an eta 25ean, 12:00etatik 14:00etara, Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoan. Izen-emateak urrian.