Antzerkia eta dantza Erdialdea
Iturritik: Gero Axularren «Iparratik»
Euskal dantza eta musika kalean: Gero Axularren ikuskizuna Iturritikerako. Doan.
Gero Axular dantza taldeak kalean irekiko du Iturritik Jaialdiaren larunbat arratsaldea, «Iparratik» ikuskizunarekin, Okendo plazan. Bide berri bati ekiteko gonbidapena da: pausoz pauso, dantzak eta musikak iragana eta oraina uztartzen dituzte, eta tradizioz, emozioz eta mugimenduz ehundutako bidaiak ikuslea berekin eramaten du. Doan da.
Gero Axular 2004an sortu zen, euskal dantzan urrats bat haratago emateko eta gazteak proiektuan parte hartzera bultzatzeko. Bederatzi ikuskizun sortu ditu —«Sasi Artean»-etik «Agoteak»-era—, 380 emanaldi baino gehiago eskaini ditu eta Europako 64 jaialditan izan da.
Lana
- Diziplina: euskal dantza, kale ikuskizuna.
- Emanaldia: urriaren 24a, larunbata, 18:00etan, Okendo plazan.
- Iraupena: 30 minutu.
- Zuzendaritza: Garazi Iparragirre.
- Koreografia: Juan Luis Unzurrunzaga.
- Musika zuzendaritza: Andoni Iparragirre.
- Tailerrak: taldeak euskal dantza tailerrak emango ditu 9:30etik 11:00etara Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoan: larunbatean, 24an, haurrentzat, eta igandean, 25ean, gazte eta helduentzat. Izen-emateak urrian.