«El Gran Showman», Los Guachindanguitos taldearen musikala
P. T. Barnumen istorioa, Los Guachindanguitos taldearen musikal bertsioan. Doan.
Los Guachindanguitos taldeak «El Gran Showman» musikalaren bere bertsioa eramango du Aieteko kultur etxera. P. T. Barnum enpresariaren istorioa da: ezerezetik sortutako ameslari bat, pobreziatik aberastasunera iritsi zena, denek, bakoitzak bere berezitasunarekin, lekua zuten ikuskizun batekin. Hondoko ideia agurreko esaldiak laburtzen du: «arterik nobleena besteak zoriontsu egitea da».
Enrique Arévalo Lópezek zuzendu du, eta hamalau antzezle daude agertokian. Sarrera doan da.
Lana
- Generoa: musikala.
- Hizkuntza: gaztelania.
- Zuzendaritza: Enrique Arévalo López.
- Antzezleak: Ohian Nieto Méndez, Alaitz Costas Romero, Enrique Arévalo López, Sara González Maíz, Uxoa Eusebio García, Juan Ignacio Albizu López, Maider Martínez Fernández, Aitziber Del Molino Iparraguirre, Koro López Galdona, Irantzu Albizu Del Molino, Urtzi Albizu Del Molino, José Javier Albizu López, José María González-Simancas Sanz eta Ana Berrocal Palacios.
- Emanaldia: urriaren 16an, ostiralean, 19:00etan.