Gaueko Egia

Kim Salmon's Smoked Salmon + La Secta

The Scientistsen sortzaileak bere errepertorioa errepasatuko du, azkenean.

Kim Salmonek The Scientists eta Beasts of Bourbon sortu zituen, eta Australiako undergroundeko musikaririk errespetatuenetakoa da. Bitxia da, hainbeste talderen ondoren, Smoked Salmon izatea bere obra errepasatzeari eskainitako lehena: «Swampland», «Frantic Romantic», «Last Night», «Drop Out», eta patroi bereko material berria.

2020 hasieran sortu zuen, Australiako suhiltzaileentzat dirua biltzeko, Melbourne, Sydney, Perth, Brisbane eta baita Frantziako musikariekin ere, behar zenaren arabera.

La Sectak irekiko du, hemengo punk eta garage taldeak. Haiek 20:30ean; Salmon, 21:30 aldera.

Non dagoen