Gaueko Egia

In Dia! Club: Identified Patient + Kaytv

Herbehereetako EBMa eta techno industriala, gehi KayTVren zuzenekoa.

Identified Patient Job Veerman da, Herbehereetako undergroundeko izenik gogorrenetakoa. Kultuko zigiluetan egin zen —Pinkman, Brokntoys, Dekmantelen UFO seriea— eta Amsterdameko De School desagertuan ohikoa zen. Berea EBMa, electroa, acida eta techno industriala da, testurak leundu gabe eta erritmoa aurretik.

KayTVk zuzenean joko du: frantsesa, hamabi urte Asian eta orain Euskal Herrian bizi dena, techno psikodelikoarekin eta perkusio organikoarekin. Dia Djsek ixten dute gaua, 7:30ak arte.

Non dagoen