Aisia Gros

Bideoaldia 2026

Auzoak ikasturte honetan filmatu duena, pantaila handian eta Zinemaldiaren barruan.

Larrotxene Bideo Intxaurrondoko kultur etxearen bideo-zerbitzua da, eta urtean behin Zinemaldiak areto bat irekitzen dio. 2025-2026 ikasturtean tailerreko jendeak filmatu dituen ekoizpenak emango dira.

Jaialdiko saiorik lokalenetakoa da, eta kultur etxe bat zertarako den hobekien azaltzen dutenetakoa.

Non dagoen