Gaueko Egia

Buenos Vampiros Dabadaban

Mar del Platako post-punk gotikoa, melankolikoa eta dantzagarria aldi berean.

Buenos Vampiros Mar del Platan elkartu ziren, 2018an. Egiten dutena post-punk gotikoaren eta dream poparen artean dabil: melodia tristeak, dantzatzen direnak hala ere, eta antsietateaz eta depresioaz apaindu gabe hitz egiten duten letrak.

DESTRUYA! diskoak (2022) Argentinatik atera eta Primavera Soundera eraman zituen. Entre Sombras lanean (2024) Ana Currak jo zuen, Parálisis Permanentekoak, eta 2025ean Iggy Popi ireki zioten Movistar Arenan.

Non dagoen