Gastronomia Miramon-Zorroaga

Culinary Zinema 2026: bost film eta bost afari

Zinema eta afaria, Zinemaldiak Basque Culinary Centerrekin partekatzen duen atalean.

Zinemaldiaren zati jangarria da. 2011tik, festibalak eta Basque Culinary Centerrek elkarrekin programatzen dute zinema gastronomikoaren atal bat: film bakoitzaren atzean afari bat dago, filmean ageri diren sukaldarien eskutik.

Bost filmak

Noor: Cocinar pasados posibles (irekiera), MITANI – The Mariage of Sushi, Burgundy, Subijana, más allá de un bigote eta Mallorca, un receptari (itxiera). Bostetatik lau Donostian estreinatuko dira, eta Culinary Zinema Sariaren bila lehiatuko dira, 10.000 eurokoa.

Afariak

Irailaren 22tik 25era izango dira, hamarnako mahaietan, Basque Culinary Centerreko ikasleak eta irakasleak sukaldean eta aretoan lanean. Emanaldia eta afaria batera 90 euro dira; Mitani chefaren afaria, Groseko GOe-n eta hamasei lagunentzat, 175.

Non dagoen