Gastronomia Gros

Hokkaido eta Sapporo GOe-n: jardunaldi irekia dastatzearekin

Hokkaidoko despentsari buruzko hitzaldiak eta dastatze japoniarra, sarrera librea izena emanda.

GOe-ren jardueren artean, hau da atetik pasatzen den edonorentzat pentsatuta dauden bakanetako bat: arratsalde bat Hokkaidoko —Japoniako iparraldeko uhartea— eta Sapporo hiriburuko sukaldaritzari, nekazaritzari eta elikadura kulturari eskainia.

Egitaraua

18:00etan Sapporo hiriaren aurkezpena; 18:20an Hokkaidoko nekazaritza eta elikadura, Hokkaidoko Unibertsitateko Sone irakaslearekin; eta 18:50ean dastatzea, Sapporo Grand Hoteleko Waraku jatetxeko chef exekutiboaren eskutik.

Jardunaldia gaztelaniaz eta japonieraz izango da, interpretazioarekin. Sarrera librea, izena emanda.

Non dagoen