Antzerkia eta dantza Alde Zaharra
«Bi palillo ta karabina bat», Aitziber Garmendia, Jose Ramon Soroiz eta Sara Cozarrekin, Antzoki Zaharrean
Feriante familia bat herrira iristen da bere tiro pitxoiarekin, jaiak hastear direla, eta galdetzen du zer behar duen etxe batek etxe izateko.
Jaiak hastear daude, eta feriante familia bat herrira iristen da betiko negozioari tiraka: tiro pitxoi bat. Palilloak, karabinak eta neoi argiak: horixe da haien etxea. Denok behar dugu nonbaiteko parte garela sentitu, baina tiro pitxoi bat etxe bat al da? Zer behar du etxe batek etxe izateko?
Aitziber Garmendiak eta Kepa Errastik idatzi dute —Errastik zuzentzen du—, eta Garmendiak, Jose Ramon Soroizek eta Sara Cozarrek antzezten dute. Txalo Produkzioak ekoitzi du.
Praktikoa
Antzoki Zaharrean, martxoaren 19an, ostirala, eta 20an, larunbata, 19:30ean, euskaraz.
Sarrerak azaroaren 19an, 11:00etan jarriko dira salgai, webgunean eta Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan; Donostia Kulturako bazkideek aurresalmenta dute 18tik, ordu berean.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.