Antzerkia eta dantza Alde Zaharra
«Elkarrekin berriz», Fred Uhlmanena
Mutil judu bat eta aristokrata bat lagun egiten dira Stuttgarteko eskola batean 1932an, Hitler boterera iritsi aurretxoan. Bi emanaldi euskaraz eta bi gaztelaniaz.
Alemania, 1932. Stuttgarteko eskola hautatu batean hamasei urteko bi mutil elkartzen dira: Hans Schwarz, familia judu batean jaioa, eta Konradin von Hohenfels, aristokrata aberatsa, Europako familia zaharrenetako batekoa. Haien artean adiskidetasun bizia sortzen da, baina urtebete eskasaren buruan dena okertzen hasten da: Hitler boterera igotzen denean, Konradin hitleriar gazteen artean sartzen da, eta Hansek erbestera ihes egiten du. Handik urte askotara, Estatu Batuetan bizi dela, Hansek bere lagun zaharra «aurkituko» du, modu harrigarri eta hunkigarrian.
Fred Uhlmanen eleberri laburra da, klasiko garaikidea, Patxo Telleriaren egokitzapenean. Fernando Bernuések eta Mireia Gabilondok zuzentzen dute, eta Kepa Errastik, Kimetz Etxabek eta Maite Larburuk antzezten, azken honek jatorrizko musika ere egin duela.
Emanaldiak
- 2027ko otsailaren 11n eta 12an (osteguna eta ostirala), 19:30ean: euskaraz, «Elkarrekin berriz».
- Otsailaren 13an, larunbata, 19:30ean: gaztelaniaz, «Reencuentro».
- Otsailaren 14an, igandea, 19:00etan: gaztelaniaz, «Reencuentro».
- Non: Antzoki Zaharrean, Alde Zaharrean.
- Deskontua: Donostia Kulturako bazkideek % 20ko deskontua dute otsailaren 11ko emanaldian, abenduaren 30era arte.
- Sarrerak: azaroaren 19tik aurrera, osteguna, 11:00etatik, donostiakultura.eus webgunean eta Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan; bazkideentzako aurresalmenta 18an, 11:00etatik.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.