Antzerkia eta dantza Alde Zaharra
«Cantando bajo las balas», Ane Gabarainekin, Antzoki Zaharrean
Legioaren sortzaileak, «gora heriotza» oihuen artean, bere bizitza kontatu eta kantatzen du, Unamunok Salamancan aurre egin zion egunera arte.
Donostia Kultura (nota de prensa)
Ane Gabarainek bere ibilbideko lanik onenetako bat egiten du Cantando bajo las balas lanean, Millán Astray faxistari bizia emanez, Asier Anduezaren zuzendaritzapean.
Legioaren sortzaileak, «Gora heriotza!» eta «Hil bedi adimena!» oihuen artean, bere istorioa kontatu eta kantatzen digu: bere burua sakrifikatzen duen gizon batena, aberria gorri, separatista eta Espainia hautsi nahi duten intelektualengandik salbatzeko borrokan. Baina 1936ko urriaren 12 hartan, Arrazaren Egunean, Salamancako Unibertsitateko paraninfoan, errektore zaharra, Unamuno, bazterrak nahastera etorri zitzaion. «Garaituko duzue, baina ez duzue konbentzituko», bota dio agureak. Nola ez lehertu barrez halako kirtenkeria entzunda? Eta bere burua adimentsutzat du? Denborak esango du.
Gabarainekin batera eszenan dago Marc Servera, musikaren eta soinu-espazioaren egilea ere badena. Luna Hiena Interacciones Culturalesek ekoitzi du.
Praktikoa
Antzoki Zaharrean, otsailaren 26an, ostirala, eta 27an, larunbata, 19:30ean, gaztelaniaz.
Donostia Kulturako bazkideek % 20ko deskontua dute 26ko emanaldian, abenduaren 30a baino lehen erosten badute.
Sarrerak azaroaren 19an, 11:00etan jarriko dira salgai, webgunean eta Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan; bazkideek aurresalmenta dute 18tik, ordu berean.
Argazkiak
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.