Black Duck eta Elena Setién Victoria Eugenia Clubean
Thrill Jockey zigiluko bi artistaren kontzertu bakarra: bakoitzak berea jo eta elkarri lagundu.
Mike Boyd / Donostia Kultura (nota de prensa)
Black Duck eta Elena Setién, biak Chicagoko Thrill Jockey zigilu independentekoak, bira honetarako propio prestatutako errepertorio bateratuarekin datoz. Kontzertu berean bakarka eta elkarrekin joko dute: bakoitzak bere materiala aurkeztuko du eta, beste kantu batzuetan, batak besteari lagunduko dio.
Tinbre, dinamika eta konposizio askotarikoko kontzertua da, soinu-ikerketa eta elkarrekin inprobisatzea ahaztu gabe.
Praktikoa
- Noiz: 2027ko otsailaren 23an, asteartea, 19:30ean.
- Non: Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan.
- Sarrerak: azaroaren 19tik aurrera, osteguna, 11:00etatik, webean eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan; Donostia Kulturako bazkideentzako aurresalmenta azaroaren 18ko 11:00etatik.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.