«Al Tran Tran», musika-komedia inprobisatua Lugaritzen
Ez kontzertua, ez antzezlana: lelo itsaskorreko abestiak eta amaiera barregarriko istorioak, unean bertan asmatuak.
Donostia Kultura (nota de prensa)
Al Tran Tran musika-komedia inprobisatuaren erreferentea da, eta Lugaritzera dakarrena ez da kontzertu bat, ezta antzezlan bat ere: hori guztia eta gehiago da. Umorea, musika eta inprobisazioa, denak balio duen festa batean.
Bidean asmatuko dituzte lelo itsaskorreko abestiak, estilo batetik bestera, eta amaiera distiratsuko antzerki istorioak sortuko dituzte. Publikoak barre egingo du, eta orain arte inork entzun ez dituen doinuen erritmoan abestuko du.
Praktikoa
- Noiz: 2027ko urtarrilaren 16an, larunbata, 19:30ean.
- Non: Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoan, Antiguon.
- Hizkuntza: gaztelania.
- Sarrerak: azaroaren 19tik aurrera, osteguna, 11:00etatik, donostiakultura.eus webgunean eta Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Donostia Kulturako bazkideek aurresalmenta dute azaroaren 18ko 11:00etatik.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.