Festival Òmnium de Cinema: film laburrak katalanez Ernest Lluchen
2024ko eta 2025eko hamar film labur katalan bi saiotan, bata familiari buruz eta bestea desirari buruz, katalanez eta euskarazko azpitituluekin.
Òmnium Cultural elkarteak, 1961etik katalan hizkuntza eta kultura sustatzen dituenak, urtero azken urteetako film labur katalanen hautaketa bat eramaten du bere Festival Òmnium de Cinema jaialdiarekin. Donostian Ernest Lluch Kultur Etxean egiten du geldialdia, 2024ko eta 2025eko hamar film laburrekin, ordu t'erdiko bi saiotan banatuta, bakoitza bere gaiarekin.
«La família a escena», 17:00etan
Familia kameraren aurrean jartzen duten bost film labur: «Els buits» (2024, talde-lana, 19 minutu), «Lluna de sal» (2024, Mariona Martínezena, 20), «Vida o teatre» (2024, Guillem Manzanaresena, 16), «Tres mares» (2025, Beruh Pietxena, 6) eta «El príncep» (2024, Álex Sardárena, 29).
«Cartografiar el desig», 19:00etan
Bigarren saioak desiraren mapa marraztu nahi du: «La nostra habitació» (2025, Jaume Claret Muxartena, 29 minutu), «La filla d'elles» (2024, talde-lana, 14), «Cólera» (2025, José Luis Lázarorena, 10), «Geometria bàsica de la muntanya del Montsianell» (2024, Antoni Grañanarena, 5) eta «El jardí del diable» (2025, Pol Rebaquerena, 22).
Praktikoa
Abenduaren 4an, ostirala, Ernest Lluch Kultur Etxean (Amara): lehen saioa 17:00etatik 18:30era eta bigarrena 19:00etatik 20:30era; batera edo bietara joan daiteke. Katalanez, euskarazko azpitituluekin. Sarrera doan.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.