Gipuzkoako Ganberaren Enplegu Feria
Hiru goiz lana aurrez aurre bilatzeko. Gipuzkoako Ganberak kontratatu behar duten lurraldeko berrogeita hamar bat enpresa biltzen ditu Tolosa hiribideko egoitzan, eta lan bila dabilenak —edo bere ibilbideari buelta bat eman nahi dionak— curriculuma eskuz eman diezaieke, lehen elkarrizketa bat egin, gehien eskatzen diren profilak ezagutu eta eskaintzen berri izan.

Egun bakoitzean enpresa desberdinak etortzen dira:
- Asteartea, 1: Eroski, Supermercados DIA, Fagor Ederlan, Orona Taldea, Laboral Kutxa, Rural Kutxa, Mapfre, Santa Lucía, SAPA, Wisco, Plastigaur, Logikaline, Elmubas, Citius Outsourcing, Iman Temporing eta ETT W-Zitap.
- Asteazkena, 2: Adecco eta Adecco Fundazioa, Uvesco - BM, CEIT, Orkli, Rexroth, Ingeteam Indar Machines, Viralgen, VIVEbiotech, Dikar, Kendu, Salva Industrial, Zucchetti, Connect Group (Ikor), Askora Plus, Bedu Avata, Lanak Consultores eta Euskadimpleo.
- Osteguna, 3: Basque Culinary Center, Wavegarden, Irizar, Gipuzkoako Ostalaritza Enpresarien Elkartea, Matia Fundazioa, Gureak, Salto, Canon, Assa Abloy, Generali, Nationale Nederlanden, Caser Residencial, Grup Montaner, SSI Taldea, Eurofirms, Katealegaia, Ineustar, Ondarlan eta Orma Infraestructuras.
Aurretik izena eman behar da Ganberaren plataforman. 30 urtetik beherakoek, gainera, Gazte Bermearen Sistema Nazionalean izena emanda egon behar dute. Azaroaren 4tik aurrera, parte hartzen duten enpresen eskaintzak argitaratzen dira, curriculuma prestatuta joateko.
Dena, Ganberaren webgunean.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.