Estitxu Villamor: «Trantsizio energetikoaz hausnartzen»
Elhuyarren euskal zientzialarien zikloa ixten du: udalerri batean zenbat energia berriztagarri sar daitekeen kalkulatzen duen EHUko fisikaria.
Estitxu Villamor Lomasek itxiko du «Emakume zientzialarien argitan» zikloaren udazkeneko edizioa, Elhuyarrek eta Donostia Kulturak euskal zientzialariekin antolatzen duten solasaldi zikloa. Bere hitzaldiaren izenburua «Trantsizio energetikoaz hausnartzen» da.
Villamor (Gasteiz, 1987) Fisikan doktorea da, EHUko irakaslea 2016tik eta EKOPOL taldeko ikertzailea 2018tik. Lurralde batek zenbat energia berriztagarri eman dezakeen kalkulatzen du informazio geografikoko sistemekin, herrien eta eskualdeen aztarna energetikoa neurtzen du eta trantsizio energetikoa udal mailan aztertzen du. Urteak daramatza, gainera, lurra eta beste eredu energetiko bat defendatzen dituzten kolektiboetan.
Zuzeneko elkarrizketa da, Ana Galarraga Aiestaranek gidatua, Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak.
Praktikoa
- Abenduaren 1ean, asteartean, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko ekitaldi aretoan (Amara).
- Euskaraz. Doan.
- Audioa gero entzun ahal izango da DK Irratiaren podcastetan eta Elhuyarren «Emakume zientzialarien argitan» podcastean.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.