«Altza historia»: Altzako Historia Mintegiaren 40 urteetako liburua
Altzako Historia Mintegiaren lau hamarkadako lana, liburu batean bilduta; eta, urtero bezala, egutegia.
Altzako Historia Mintegiak (AHM), Altzako historia ikertu eta kontatzen duen elkarteak, berrogei urte betetzen ditu 2026an: 1986ko apirilean sortu zen, ireki berri zen Casares kultur etxean. Ospatzeko liburu bat aurkeztuko du, «Altza historia», lau hamarkada hauetan Altzaren historia eta memoria ezagutzera emateko egindako ahalegin eta lan kolektiboa biltzen duena: 1940 aurrekoa, udal propioa zuen hiribildua zenekoa, eta ondoren etorri zen auzoarena.
Urtero bezala, aurkezpenean datorren urteko egutegia banatuko da, AHMk auzoko argazki zaharrekin egiten duena. Elkarteak argitaratzen eta egiten duenari buruz gehiago, bere fitxan.
Praktikoa
- Abenduaren 17an, ostegunean, 18:30ean, Tomasene kultur etxean (Altza).
- Euskaraz eta gaztelaniaz. Doan.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.