Literaktum: «La loca historia del siglo de Oro»
Urrezko Mendeko klasikoak, keinu-antzerkiarekin, clownarekin, zirkuarekin, umorearekin eta zuzeneko musikarekin. Gaztelaniaz.
Espainiako Urrezko Mendearen errepaso zirikatzailea, garai hartako gai batzuk oholtzaratzen dituena, gaur egun ere bizirik daudenak. Testu klasikoei keinu-antzerkia, clowna, zirkua, umorea eta zuzeneko musika gehitzen zaizkie, lengoaia oso bisual eta estetika propio batekin.
La Escalera de Tijera eta Z Teatro konpainiek sinatzen dute, eta Literaktum literatur jaialdiaren barruan dago.
Lana
- Emanaldia: azaroaren 14a, larunbata, 19:30ean, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan.
- Hizkuntza: gaztelania.
- Konpainiak: La Escalera de Tijera eta Z Teatro.
Non dagoen
Iruzkinak
Iruzkinik ez
Oraindik ez dago iruzkinik. Han egon bazara, edo hurrengoari balioko dion zerbait badakizu, kontatu.
Iruzkina egin nahi duzu?
Iruzkinak egiteko kontu bat behar da, doakoa da eta minutu batean irekitzen da. Iruzkinak irakurtzeko, ez.